Posts Tagged ‘Bakio’

Martxoko osoko bilkura datorren astelehenean izango da

Api 12 2013

Martxoko osko bilkura apirilaren 15ean egingo da. Aldaketa honen arrazoia, alkatea martxoak 26tik apirilaren 8 arte oporretan egon dela da. Bilduko zinegotziok erabaki hau salatu nahi dugu, alkatearen oporrek ezin dutelako zinegotzion ohiko lana baldintzatu.

Aztergaiak:

1. 2013ko zezeilaren 28an egindako ohiko udalbatzaren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.
2. Alkatetzaren dekretuen barri emon.
3. 2013ko udal aurrekontua behin betiko onartu, hala behar balitz, beti be aurkeztutako alegazinoei buruzko erabagia hartu ostean.
4. Errenteria SR-3 egoitzazko eremu urbanizagarriko birpartzelazino proiektuko Z.R.C.13 emoitzazko udaleko lursaila SUKIA S.A. empreseari behin betiko esleitzea, hala behar balitz, beti be aurkeztutako alegazinoei buruzko erabagia hartu ostean.
5. Eskaerak eta galderak.

Eguna: 2013/04/15 (astelehena)
Ordua: 19:00
Tokia: batzar-gela

Otsaileko osoko bilkuran landuko diren aztergaiak

Ots 25 2013

1.- 2013ko urtarrilaren 31n egindako ohiko udalbatzaren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.
2.- Alkatetzaren dekretuen barri emon.
3.- 2011ko ekitaldiko kontu orokorra onartu, hala behar balitz, aurkeztutako alegazinoei buruzko erabagi hartu ostean.
4.- a) Arau subsidiarioen aldarazpenaren gastua hainbat urtetarako izateko proposamena hasikera baten onartu, hala behar balitz.
b) 2013ko udal aurrekontua hasikera baten onartu, hala behar balitz.
5.- Errenteria SR-3 eremuko birpartzelazino proiektuko Z.R.C. 13 emoitzazko lursaila, lehiaketaren bidez, inorenganatzeko ekonomiko-administratiboen klausulen agiriari dala eta Bildu-Bakiok aurkeztutako alegazinoen ganeko erabagia hartu.
6.- Bakioko arau subsidiarioetako C-2 jardununeko urbanizazino publikoa gauzatzeko hitzarmena onartu.
7.- Solozarre SUR-4 egoitzazko eremu urbanizagarriko SRZ 1-1 lursalaren nahitaezko desjabetzapen espedientea hastea erabagi.
8.- Martiaren 8an Emakumeen Eguna ospatzen dala-eta adierazpen instituzionala onartu.
9.- Euskal preso politikoei 197/2006 doktrina aplikatzen jakela-eta erabagia hartu.
10.- Eskaerak eta galderak.

Eguna: 2013/02/28 (eguena)
Ordua: 19:00
Tokia: batzar-gela

Urtarrileko osoko bilkura: laburpena

Ots 10 2013

Idazkariak alkatetzaren dekretuen berri eman ondoren zerrendako aztergaiak eztabaidatzen hasi ginen.

1. Jarduerak egin edo zerbitzuak emoteagaitiko prezio publikoak arautzen dauzen ordenantzea behin betiko onartu, hala behar balitz, beti be, aurkeztutako alegazinoei buruzko erabagia hartu ostean.

EAJko zinegotzien baiezko botoen bitartez onartu zen. Bilduko zinegotziok ezezko botoa eman genuen. Ezezko botoa emateko ondorengo argumentuak eman genituen:

  • Ez da argi gelditzen nork ordaindu behar izango duen herriko lokalak erabiltzeagatik.
  • Bildukook uste dugu edozein herritarrek, herriaren interes orokorraren alde jarduten denean, edozein lokal doan erabiltzeko baimena izan behar duela. Interes orokorra den edo ez baloratzea, alkateari dagokiola erantzun zigun udal gobernuak. Bildukook uste dugu, interes orokorra definitzeko iritzi desberdineko jendea bilduko duen talde bat egon behar dela.  Gure proposamen ez zuen udal gobernuak onartu.

Guzti honegatik eta Bilduko zinegotziok ezezko botoa eman genuen.

2. Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza arautzailearen aldarazpena hasiera batean onartu, hala behar balitz.

EAJko zinegotzion botoen bitartez onartu zen. Bilduko zinegotziok, abstenitu egin ginen. Gure ustez lokalak etxebizitza bihurtzeko araudia sortzea hirigintza arauen berrikuspena egin arte ez litzateke egin behar.  Ez dakigu lokalak etxebizitza bihurtzeko zenbat eskari egon diren, zenbat lokalek betetzen dituzten etxebizitza bihurtzeko baldintzak. Datu hauek  izan gabe ezin dugu ulertu ordenantza hau onartzeko urjentzia. Bildukook  hainbeste etxebizitza huts dauden herri baten, ez dugu ulertzen lonjak etxebizitza bihurtzeko beharrizana. Etxebizitza politika integrala izan behar dela aldarrikatu genuen.

3. Bakioko Udalak onartutako fakturen ordainketen betearazpenari buruzko egoeraren barri emon.

Idazkariak ordaindu gabe dauden fakturen kopuruaren berri eman zigun. Urtarrilak 31n, ordaindu gabeko fakturen kopurua: 1.364.666,69€

Urtarrileko osoko bilkuran landuko diren aztergaiak

Urt 29 2013

1.- 2012ko abenduaren 27an egindako ohiko udalbatzaren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.
2.- Alkatetzaren dekretuen barri emon.
3.- Jarduerak egin edo zerbitzuak emoteagaitiko prezio publikoak arautzen dauzan ordenantzea behin betiko onartu, hala behar balitz, beti be, aurkeztutako alegazinoei buruzko erabagia hartu ostean.
4.- Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza arautzailearen aldarazpena hasikera batean onartu, hala behar balitz.
5.- Bakioko Udalak onartutako fakturen ordainketen betearazpenari buruzko egoeraren barri emon.
6.- Eskaerak eta galderak.

Eguna: 2013/01/31 (eguena)
Ordua: 19:00
Tokia: batzar-gela

Bakioko Bilduk ere bat egiten dut larunbatean Bildun izango den manifestazioarekin

Urt 10 2013
U12Bilbora
Euskal Preso politikoak eta iheslariak Euskal Herrian behar ditugu. Dei egiten ditugu Bakioko herritarrak larunbateko manifestazioan parte hartzera.

Denon artena lortuko dugu!