Category: Partehartzea
Gure aldizkariaren 4.alea kalean dago jadanik
Ira 01 2012- bakio
- 0 Comments
“Herria zorretan itoa” aurkezpena
Mai 09 2012- bakio
- 0 Comments
Jadanik interneten ikusi dezakezue joan den ostiralean (maiatzaren 4an) egindako herri batzarrean erabili genuen aurkezpena.
Herria zorretan itoa: udalaren egoera aztergai
Otsaileko osoko bilkurako laburpena
Ots 29 2012- bakio
- 0 Comments
Aurreko osoko bilkuretako aktak onetsi ondoren eta idazkariak , alkateak sinatutako dekretuen berri eman ondoren gai ordeneko puntuen eztabaida hasi zen.
1. Bake Epaile titularra eta ordezkoa izendatu.
Aho batez onartu zen Sokorro Bilbao izatea Bakioko bake epailea.
2. Bakioko ur lohien araztegiaren eta ponpaketa-putzuaren ustiapena eta mantenamenduari buruzko zerbitzuaren kudeaketa luzatzea erabagi, luzapenaren iraupena 2012-03-01etik 2012-04-30ra arte izanik. Izan be, kudeaketa hori “Acciona Agua S.A.” enpresearen esku dago.
PNVren baiezko botoekin onartu zen, Bilduko zinegotziok abstenitu ginen.
3. Alkatetzaren zezeilaren 6ko 20/2012 zk. dekretua berronetsi, hala behar balitz. Izan be, erabagi horren bidez, Bakioko Udalak ELKARKIDETZAri egiten deutson prestazino ekonomikoa, kautelaz, bertan behera ixtea erabagi da.
PNVren aldeko botoekin onartu zen. Bilduko zinegotziok ezezko botoa eman genuen. Madriletik datorren murrizketa baten ondorioa da neurri hau. Bilduko zinegotziok uste dugu langileek beraien konbenio edo hitzarmenetan onartu behar dituztela beraiengan eragina izango dituzten neurriak. Ez gaude eztabaida gabe ematen diren murrizketen alde,beraz, ezin dugu neurri hau babestu.
4. Herriko ur edangarriaren horniduraren bigarren mailako sarea kudeatzeko, mantentzeko, ustiatzeko eta konpontzeko hitzarmenaren onespen proposamena, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak egindakoa.
PNVren aldeko botoekin onartu zen. Bilduko zinegotziok abstenitu egin ginen. Ur partzuergoan sartzeko erabakia aurreko legegintzaldian PNVk hartu bazuen ere, legegintzaldi honen hasieran alkateak, gai honi buruzko informazioa emateko, aditu bat etorriko zela esan zigun. Oraindik ez da etorri. Bilduko zinegotziok ez dugu, partzuergoan sartzeak herritarrongan izango duen eraginaren informaziorik.
5. Bildu Bakio udal taldeak Kutxabank-eko administrazino kontseiluaren osaera dala-eta aurkeztutako mozinoa.
Biduko zinegotziok, Kutxabank-eko administrazio kontseilua bi indar politikoren artean osatu izana gaitzesteko helburuarekin mozioa aurkeztu genuen. PNVk ezezko botoa eman zuenez, bertan behera gelditu zen, Bilduko zinegotzion baiezko botoa gutxiengoa zelako.
Gai ordeneko puntuak eztabaidatu ondoren Bakioko Bildu udal taldeak Martxoak 8, emakume langilearen nazioarteko eguna, dela eta, premiazko mozio bat sartu zuen zinegotziok herrian antolatzen diren ekitaldi eta ekintza desberdinetan parte hartzeko konpromisoa hartzeko. Osoko bilkurak aho batez onartu zuen mozioa.
Mozioa ikusi
Urtarrilak 26ko osoko bilkuraren laburpena
Ots 06 2012- bakio
- 0 Comments
Aurreko osoko bilkurako akta onetsi ondoren eta alkateak hilabeteko dekretuen berri eman ondoren osoko bilkurako gai ordena eztabaidatu genuen. Hona hemen laburpena:
1. Udal kiroldegiaren kudeaketa, mantenimendua eta hornidurearen kontratuaren suntsiarazpenari buruzko erabagiaren baldintzak onetsi, hala behar balitz.
Guedan enpresarekin egondako negoziazioetatik kanpo utzi zigun udaleko gobernuak, honen ondorioz, abstenitu egin ginen. EAJko 6 zinegotziek baiezko bozka eman zuten. Udal gobernuak Guedaneri berarekin daukan zorra ordaindu beharko dio, Bilduko zinegotziok, zor horreri herritarrei zor zaiena deskontatzea proposatu genuen, era honetan, herritarrei eman beharreko dirua udaletik zuzenean kudeatzeko.
2. Lorezaintza zerbitzuaren kontratuaren suntsiarazpenari buruzko erabagia hartu, hala behar balitz.
3. Herri-bideen garbitasun zerbitzuaren kontratuaren suntsiarazpenari buruzko erabagia hartu, hala behar balitz.
EAJk erabaki zuen gai hau osoko bilkuran eztabaidatzea. Bilduko zinegotziak osoko bilkura baino bi egun lehenago, kontratu honen suntziarazpena argumentatzen zuen informe juridikoa eskatu genuen. Idazkariak informe hori ez zela existitzen esan zigun eta hurrengo egunerako edukiko genuela esan zigun. Informazioa osoko bilkurako egun berean eman zigutenez, Bilduko zinegotziok, EAJri gai hauek osoko bilkuratik ateratzeko eskatu genien. Legeak, osoko bilkurako informazio guztia 48 ordu lehenago izan behar dugula esaten du. Honen ondorioz, gai hauek ez genituen eztabaidatu.
4. “Promociones Gailur Alde, SL” eta Bakioko Udalaren arteko urigintzako hitzarmenaren aldarazpena onetsi, hala behar balitz.
Gailur enpresak konbenioaren modifikazioa proposatu zion udal gobernuari herriari zor digun dirua ordaintzeko. (Konbenioan definitzen diren plazuak egoera ekonomikoaren ondorioz ezin ditu bete). Udaleko gobernuak eskaera onartu zuen. Bilduko zinegotziok, gobernuari gogorarazi genion enpresa honeri ez dizkiola beranduago ordaintzeagatik zigorrak aplikatuko eta lur jabe txikiei aplikatu dizkiola, beraz, lur jabe txikien kontrako diskriminazioa ikusten dugula. Bilduko zinegotziak abstenitu ginen uste dugulako dirua jasotzeko oztoporik ez jartzeko asmoz eta EAJk baiezko bozka eman zuen. Beraz, konbenioa aldatuko zaio Gailur enpresari.
5. Bakioko Udalaren lokal eta instalazioak erabiltzeko baimenak arautzeko ordenantza behin betiko onetsi, hala behar balitz, beti be alegazinoen ganeko erabagia hartu ondoren.
6. Bakio udalerriko elkarteek udal lokalak eta instalazioak erabiltzeko banan-banako lagapenak arautzeko ordenantza behin betiko onetsi, beti be alegazinoen ganeko erabagia hartu ondoren.
EAJren baiezko bozkekin onartu ziren ordenantzak. Bilduko zinegotziok kontra bozkatu genuen. Bilduk ekarpen desberdinak proposatu genituen eta gai batzuk aldatzeko eskatu genuen. Herritarren parte hartzea bermatzeko proposamena ere egin genuen. EAJk gure eskari guztiak ezetzi zituen zinegotzi eta Bildu lan taldeak egindako lanari muzin eginez.
7. Bakioko egoitzazko uri lurzoru finkatuan dagozan lokalek etxebizitza erabilera izateko, ordenantza arautzailea behin betiko onetsi, beti be alegazinoen ganeko erabagia hartu ondoren.
EAJren baiezko 6 bozkekin onartu da ordenantza hau. Bilduko zinegotziok abstenitu ginen, alde batetik uste dugulako aurreko legegintzaldian proposatu zelako eta ordutik ez delako gai honen inguruko eztabaidarik eman eta beste alde batetik, uste dugulako ordenantza honek ez dituela gaur egun baimena daudenen arazoa konpontzen.
8. Bakioko Udalbatzak “Talasoterapia Kiura, S:L.” enpreseari 2007ko zezeilaren 28an egindako esleipena suntsiarazteko, prozedura tramitatzea erabagi.
Aho batez onartu genuen enpresa honekin daogen kontratuaren apurketa.
9. Mungialdeko Gizarte Zerbitzuetako Partzuergoari bideratzeko, BILDU/BAKIO udal taldeak aurkeztutako mozinoari buruzko erabagia hartu, Bakioko Udalak erakunde horretan ordezkari bi izatea eskatzeko.
Aho batez onartu genuen Bilduk egindako proposamena.
10. Santa María de Garoñako zentral nuklearra berehala ixtea eskatzeko, BILDU/BAKIO eta EAJ-PNV udal taldeek aurkeztutako mozinoei buruzko erabagia hartu.
EAJk Bilduko zinegotziok egindako proposamenaren aurrean mozio alternatiboa aurkeztu zuen. Bi mozioak bozkatu ziren, Bilduk aurkeztutako mozioaren aurrean EAJk kontra bozkatu zuen eta EAJk aurkeztutako mozioaren aurrean Bilduko zinegotziok abstenitu gin
Urkitza, etorkizunari begira
Urt 23 2012- bakio
- 0 Comments
Atzera begiratzeak nostalgia ematen duen arren, harrotasuna sentitzen dugu. Harrotasuna, garai baten emakume eta herritar batzuren ausardiak, lortu zuelako gaur egun dugun eskola. Ez zen erreza izan baina aurrean topatu zituzten oztopo eta harri guztiak gainditu ostean erein zuten hazia. Orain 25 urte bete ondoren gogoratzeko ordua heldu dela ematen du.
Eskola ezinbestekoa izan da gure herriaren garapenean. Zer izango litzateke gure gizarte txiki hau eskola gabe? Batek daki! Eskolak, komunitate txiki bat izan arren, zubiak eraiki ditu, Bakioko ohitura, bizimodu, hizkuntza eta herritarren arteko harremanak eta loturak indartu ditu. Herriko eragile bihurtu da, komunitate hau osatzen duten herritarren beharrizanak asetzeaz gain herri osoari begirako ekintzak antolatzen ditu eta Bakioren izena Euskal Herriko luze zabalean zabaldu du, ikasleen bidai edota gurasoek antolatzen dituzten txango desberdinen bitartez.
Bildurrak ere bizi izan ditugu, DBHak, 7. Eta 8 maila bahitu zizkigun eta gazteak, Mungiko eskolara derrigorrez bidali zizkigun. Eskola txikien aldeko hainbat manifetan ere, ozen aldarrikatu genuen beste herri batzuetako eskola eta herrirekin batera: “eskola txikiak bizirik!”. Eta bizirik gaude, bizirik eta etorkizunari begira. Eskola ere, proiektu estratejikoa izan behar baita gure herrian.
Urtarrilak 28, emozioz betetako eguna izango da, atzean utzi ditugunak gogoratzeko eguna, aspaldiko lagunekin topa egiteko eguna, guraso elkartearen kide izan diren belaunaldi eta herritar asko omentzeko eguna, gaur egun aurrekoen lekukoa hartu duten guraso eta ikasle gazteen lana aitortzeko eguna. Azken baten, eskola eta herri honen garapenaren alde gaudenon eguna izango da.
Ereindako haziak orain arte uzta oparoa eman badu ere, oraindik ere, gehiago eman beharko du. Garai batean lapurtu ziguten DBHa berreskuratzera goaz. Hau da gure erronka. Ez da bide erreza izango, baina ohituak gaude, inork ez baitigu inoiz ezer oparitu .Beraz, animo bide lagun guztioi! Zorionak proiektu honen parte izan zareten eta gaur zareten guztioi! Zorionak Bakio!

