Category: Kultura

Gure aldizkariaren 4.alea kalean dago jadanik

Ira 01 2012

2012ko Uztailak 26ko osoko bilkuran Bakioko Txakolin-gunearen Interpretazino Zentroari buruzko hornidura kontratuaren esleipena gauzatzeko prozedureari hasikera emotearen erabakiari ekarpenak.

Abu 31 2012

Alde batetik, Bildu osotzen dugun herritarrok ondoko eskariak egin nahi dizkiogu udal gobernuari :

  1. Espainiako Gobernuari urtebeteko prorroga eskatzea, museoa martxan jartzeko. Urtebeteko tarte horretan beharrezkoa ikusten dogun hausnarketa eta proiektua diseinatzea. Proiektu biablea eta erakargarria izan behar da, bai herritarrentzako eta baita kanpotarrentzako ere.
  2. Eraikin osoaren erabilera eta dinamizazio eta beregituraketarako plan bat diseinatzea. Eraikin osoa bere osotasunean kanpotarrentzako eta herritarrentzako erakargarri bihurtuko dauana. Txakolina ardatz hartuta euskal kultura, txakolinaren kultura, patrimonio historiko-artistiko-kultural eta naturala eta aktibidadez beteriko gunea sortu, herrira jendea erakarriko dauana.
  3. Lan hau guztia egiteko ezinbestekoa da danon partehartzea sustatzea: Teknikoak (Arkitektoak, Dinamizadore kulturalak, turismoan adituak, museistikan adituak…) sentsibilidade desberdineko politikoak, herriko talde kulturala… Herritarrak barne hartuko dituen lan taldeak sortu, txakolingunearen etorkizuna definitzeko eta eraikin honek gure herrian izango duen funtzioa definitzeko.

Beste alde batetik, osoko bilkuran PNVko zinegotzien baiezko botoen bitartez onartu zen kontratazio espedientearen baldintza berezien agiriari ekarpenak egin nahi dizikiogu.

Museologia eta museografiaren proiektuen adjudikazinorako pleguetan, zehatzago ezarri behar dira txakolingunean bultzatu nahi diren arloak bere osotasunean. Horretarako parte hartzea eta idatziaren lehengo hiru puntuak betetzea ezinbestekoa iruditzen zaigu.

Bilduko zinegotziok uste dugu, Txakolinguneko museoa herriaren errepresentazioa izan behar dela. Beraz, arlo definituak izan behar ditu. Gure ustez, ezinbestekoa da, museoa diseinatzen duen enpresak arlo hauek garatzea:

  1. Museoak bi eremu izatea. Alde batetik, erakusketa finkoa eta beste alde batetik itinerantea bilduko dituena. Alde itinerantean, herritarrentzako interesgarriak izan daitezkeen erakusketa desberdinak barne hartuko dituena.
  2. Arkitektura: Baserria. Hau da txakolinaren jatorria.
  3. Historia: Bakioko historia azaltzen duen eremua.
  4. Baserria mundua: Lehen sektorea eta baserriko bizimodua azaltzen duen eremmu bat egotea ezinbestekoa iruditzen zaigu.
  5. Klimatologia: Txakolina uztiatzeko ezinbetekoa da gure herriak duen klimatologia. Asko hitz egiten da, mikroklima eta gure klimaren berezitasunez. Garrantzitsua izango litzateko honetaz ere hitz egitea.
  6. Flora eta fauna. Turismo dinamiko eta aktiboa bultzatzeko helburuarekin, interesgarria izango litzateke, biotopo eta kostako paisaiaren berezitasunak azaltzea.

Txakolingunea erreferente kulturala bihurtu nahi badugu ezinbestekoa iruditzen zaigu, herritarrok iritzia eman eta prozesu honetan ardatz izatea. Ezin dugu empresa pribatu baten esku utzi museoaren diseinua, uste dugu Bakiotarrok markatu behar diogula bidea.

Gure ekarpenak aintzat hartzea espero dugu.

Bilduko zinegotziak.

Bilduko zinegotziok, Itxas Aldek antolatutako Nazioarteko Folklore Jaialdira gonbidatutako taldeei egindako harreran parte hartu genuen.

Abu 01 2012

Alde batetik, eskerrak eman nahi dizkiogu Itxas Alde dantza taldeari 22 urtetan jaialdia antolatzeagatik eta Bakiora munduko herrialde desberdinetako dantza eta kantuak ekartzeagatik.

Beste alde batetik, munduko beste herrialdeekin eginten dituzuen trukeen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Bakioren izena munduko herrialde askotara eramateagatik eta baita Euskal Herriko ohitura eta kultura zabaltzeagatik ere. Esaerak esaten du “kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko” guk argi dugu, dantzatzen duen herri bat ere, ez dela inoiz hilko. Animo!

Urtarrilak 26ko osoko bilkuraren laburpena

Ots 06 2012

Aurreko osoko bilkurako akta onetsi ondoren eta alkateak hilabeteko dekretuen berri eman ondoren osoko bilkurako gai ordena eztabaidatu genuen. Hona hemen laburpena:

1.    Udal kiroldegiaren kudeaketa, mantenimendua eta hornidurearen kontratuaren suntsiarazpenari buruzko erabagiaren baldintzak onetsi, hala behar balitz.
Guedan enpresarekin egondako negoziazioetatik kanpo utzi zigun udaleko gobernuak, honen ondorioz, abstenitu egin ginen. EAJko 6 zinegotziek baiezko bozka eman zuten. Udal gobernuak Guedaneri berarekin daukan zorra ordaindu beharko dio, Bilduko zinegotziok, zor horreri herritarrei zor zaiena deskontatzea proposatu genuen, era honetan, herritarrei eman beharreko dirua udaletik zuzenean kudeatzeko.

2.    Lorezaintza zerbitzuaren kontratuaren suntsiarazpenari buruzko erabagia hartu, hala behar balitz.

3.    Herri-bideen garbitasun zerbitzuaren kontratuaren suntsiarazpenari buruzko erabagia hartu, hala behar balitz.
EAJk erabaki zuen gai hau osoko bilkuran eztabaidatzea. Bilduko zinegotziak osoko bilkura baino bi egun lehenago, kontratu honen suntziarazpena argumentatzen zuen informe juridikoa eskatu genuen. Idazkariak informe hori ez zela existitzen esan zigun eta hurrengo egunerako edukiko genuela esan zigun. Informazioa osoko bilkurako egun berean eman zigutenez, Bilduko zinegotziok, EAJri gai hauek osoko bilkuratik ateratzeko eskatu genien. Legeak, osoko bilkurako informazio guztia 48 ordu lehenago izan behar dugula esaten du. Honen ondorioz, gai hauek ez genituen eztabaidatu.

4.    “Promociones Gailur Alde, SL” eta Bakioko Udalaren arteko urigintzako hitzarmenaren aldarazpena onetsi, hala behar balitz.
Gailur enpresak konbenioaren modifikazioa proposatu zion udal gobernuari herriari zor digun dirua ordaintzeko. (Konbenioan definitzen diren plazuak egoera ekonomikoaren ondorioz ezin ditu bete). Udaleko gobernuak eskaera onartu zuen. Bilduko zinegotziok, gobernuari gogorarazi genion enpresa honeri ez dizkiola beranduago ordaintzeagatik zigorrak aplikatuko eta lur jabe txikiei aplikatu dizkiola, beraz, lur jabe txikien kontrako diskriminazioa ikusten dugula. Bilduko zinegotziak abstenitu ginen uste dugulako dirua jasotzeko oztoporik ez jartzeko asmoz eta EAJk baiezko bozka eman zuen. Beraz, konbenioa aldatuko zaio Gailur enpresari.

5.    Bakioko Udalaren lokal eta instalazioak erabiltzeko baimenak arautzeko ordenantza behin betiko onetsi, hala behar balitz, beti be alegazinoen ganeko erabagia hartu ondoren.

6.     Bakio udalerriko elkarteek udal lokalak eta instalazioak erabiltzeko banan-banako lagapenak arautzeko ordenantza behin betiko onetsi, beti be alegazinoen ganeko erabagia hartu ondoren.
EAJren baiezko bozkekin onartu ziren ordenantzak. Bilduko zinegotziok kontra bozkatu genuen. Bilduk ekarpen desberdinak proposatu genituen eta gai batzuk aldatzeko eskatu genuen. Herritarren parte hartzea bermatzeko proposamena ere egin genuen. EAJk gure eskari guztiak ezetzi zituen zinegotzi eta Bildu lan taldeak egindako lanari muzin eginez.

7.    Bakioko egoitzazko uri lurzoru finkatuan dagozan lokalek etxebizitza erabilera izateko, ordenantza arautzailea behin betiko onetsi, beti be alegazinoen ganeko erabagia hartu ondoren.
EAJren baiezko 6 bozkekin onartu da ordenantza hau. Bilduko zinegotziok abstenitu ginen, alde batetik uste dugulako aurreko legegintzaldian proposatu zelako eta ordutik ez delako gai honen inguruko eztabaidarik eman eta beste alde batetik, uste dugulako ordenantza honek ez dituela gaur egun baimena daudenen arazoa konpontzen.

8.    Bakioko Udalbatzak “Talasoterapia Kiura, S:L.” enpreseari 2007ko zezeilaren 28an egindako esleipena suntsiarazteko, prozedura tramitatzea erabagi.
Aho batez onartu genuen enpresa honekin daogen kontratuaren apurketa.

9.    Mungialdeko Gizarte Zerbitzuetako Partzuergoari bideratzeko, BILDU/BAKIO udal taldeak aurkeztutako mozinoari buruzko erabagia hartu, Bakioko Udalak erakunde horretan ordezkari bi izatea eskatzeko.
Aho batez onartu genuen Bilduk egindako proposamena.

10.    Santa María de Garoñako zentral nuklearra berehala ixtea eskatzeko, BILDU/BAKIO eta EAJ-PNV udal taldeek aurkeztutako mozinoei buruzko erabagia hartu.
EAJk Bilduko zinegotziok egindako proposamenaren aurrean mozio alternatiboa aurkeztu zuen. Bi mozioak bozkatu ziren, Bilduk aurkeztutako mozioaren aurrean EAJk kontra bozkatu zuen eta EAJk aurkeztutako mozioaren aurrean Bilduko zinegotziok abstenitu gin

2012ko urtarrilaren 26ko ohiko bilkuraren aztergaiak

Urt 24 2012
  1. 2011ko abenduaren 29an egindako ohiko udalbatzaren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.
  2. Alkatetzaren dekretuen barri emon.
  3. Udal kiroldegiaren kudeaketa, mantenimendua eta hornidurearen kontratuaren suntsiarazpenari buruzko erabagiaren baldintzak onetsi, hala behar balitz.
  4. Lorezaintza zerbitzuaren kontratuaren suntsiarazpenari buruzko erabagia hartu, hala behar balitz.
  5. Herri-bideen garbitasun zerbitzuaren kontratuaren suntsiarazpenari buruzko erabagia hartu, hala behar balitz.
  6. “Promociones Gailur Alde, SL” eta Bakioko Udalaren arteko urigintzako hitzarmenaren aldarazpena onetsi, hala behar balitz.
  7. Bakioko Udalaren lokal eta instalazioak erabiltzeko baimenak arautzeko ordenantza behin betiko onetsi, hala behar balitz, beti be alegazinoen ganeko erabagia hartu ondoren.
  8. Bakio udalerriko elkarteek udal lokalak eta instalazioak erabiltzeko banan-banako lagapenak arautzeko ordenantza behin betiko onetsi, beti be alegazinoen ganeko erabagia hartu ondoren.
  9. Bakioko egoitzazko uri lurzoru finkatuan dagozan lokalek etxebizitza erabilera izateko, ordenantza arautzailea behin betiko onetsi, beti be alegazinoen ganeko erabagia hartu ondoren.
  10. Bakioko Udalbatzak “Talasoterapia Kiura, S:L.” enpreseari 2007ko zezeilaren 28an egindako esleipena suntsiarazteko, prozedura tramitatzea erabagi.
  11. Mungialdeko Gizarte Zerbitzuetako Partzuergoari bideratzeko, BILDU/BAKIO udal taldeak aurkeztutako mozinoari buruzko erabagia hartu, Bakioko Udalak erakunde horretan ordezkari bi izatea eskatzeko.
  12. Santa María de Garoñako zentral nuklearra berehala ixtea eskatzeko, BILDU/BAKIO eta EAJ-PNV udal taldeek aurkeztutako mozinoei buruzko erabagia hartu.
  13. Eskaerak eta galderak

Eguna: 2012/01/26 (eguena)
Ordua: 19:00
Tokia: batzar-gela