Uztailaren 26ko osoko bilkuraren laburpena

Alkatetzaren dekretuak eman eta aurreko osoko bilkuretako aktak onartu ondoren gai ordena eztabaidatzen hasi ginen.

1. Bakioko Txakolin-gunearen Interpretazino Zentroari buruzko hornidura kontratuaren esleipena gauzatzeko prozedureari hasikera emotea erabaki.
Kontratazino espedientea onartu, baldintza berezien agiria eta preskripzino teknikoen agiria barruan izanik.
Bilduko zinegotziok, ezezko botoa eman genuen. Alde batetik uste dugu, EAJk aurkeztutako txostenean oso azaletik azaltzen dela proiektu honen justifikazioa. Uste dugu, proiektua idatziko duen enpresari zehatzago azaldu behar zaiola proiektuaren inguruko nondik norakoa, txakolina ardatza izango bada ere, uste dugu Bakiok badituela hainbat baliabide museoan txertatzeko. Honegatik guztiagatik, alegazioak jarriko ditugula adierazi genuen.

2. Eskaerak eta galderak.
Bilduko zinegotziok, batzorde informatiboan dekretuen berri eman zitzaigunean bi dekreturen inguruko informazioa eskatu genuen. Osoko bilkura baino lehen ematea ere eskatu genion alkateari. Ez dugunez eskatutako informazioa jaso, osoko bilkurako eskaera eta galderen tartea aprobetxatu dugu eskaera berriro egiteko.

Tags: